BILDUMA * BERREHUN URTEZ BERTSOTAN (7 CD) * XENPELAR, BILINTX + OTAÑO, ELIZANBURU, ETXAHUN + TXIRRITA 1 + TXIRRITA 2 + LAZKAO TXIKI + BASERRI TA UZTAPIDE + XALBADOR

Autorea: Xabier Lete

EAN: 8436007063007

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

PVP originala: 33.50 €

Erosi

Sinopsia

Xabier Lete (Oiartzun-1944), poeta, kantaria eta kantugilea, «Ez dok amairu» kultur mugimenduaren sortzaileetakoa eta partaiderik aktiboenetarikoa izan zen. Bilduma honetan, gure historiaren azken 200 urteotako bertsolaririk herrikoien eta karismatikoenen bertsorik esanguratsuenak topatuko dituzu (denetara 81 kantu): Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsoak, Xabier Letek kantaturik, betirako geldituko den lan aberats batean bildurik. “Berrehun urtez bertsotan”, produkzio lantsu eta nekeza izan den arren, orain kalean delarik, alaitasunerako motibo bat gehiago dugu proiektu honetan lan egin dugun guztiok, egindakoak harro eta baikor sentiarazten gaituelako. Alde batetik, lanaren dimentsio kulturalak produktu mamitsu eta interesgarria aurkezten digu eta, bestetik, Xabier Leteren interpretazioak berak zentzu berezia ematen dio bildumari, kantatzen dituen bertsoak barren-barrenetik bizi ez ezik, bertsolari bakoitzarengan eta haren garaian ere murgiltzen baita.