DES*KONTROL * DUINTASUNEZ EUTSI !

Autorea: Des-kontrol

EAN: 8436007081544

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2006

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

70eko punkaren eta 80ko oi! eta streetpunkaren eragin zuzena du Des-Kontrol taldearen musikak. Des-Kontrol taldea definitzea egiten duten musikaren definizioan dago: rock borrokalaria, oi! militantea, streetpunkaren jarrera, punkaren izaera eta underground kulturaren defendatzaile sutsua. Lelo asko eta abesti errazak. Kantuak laburrak, indartsuak eta abiadura handikoak dira. Ahotsak eta testuek lixa-paperaren modukoak dira; gizartea pixkanaka-pixkanaka suntsitu nahi dute, pipiak egurra jaten duen bezala. Gitarrak beti distortsioaz egurra ematen. Gizartea probokatu, testu sozialak erabiliz. Des-Kontrol taldearen lan berriak “Duintasunez eutsi” du izenburua, eta hau da euren hirugarren diskoa. Hamahiru abesti ditu, horietatik hamar berriak, eta azken hirurak aurreko lanetako kanturik esanguratsuenak dira, berriro grabatu nahi izan dituztenak.