EUSKAL HERRIKO LUR MAITEA (2 CD)

Autorea: Batzuk

EAN: 8436007083739

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

Edizio data: 2010

PVP originala: 23.95 €

Erosi

Sinopsia

2.008an argitaratutako GU GIRA bilduma arrakastatsuaren osagarri moduan plazaratzen da honako EUSKAL HERRIKO LUR MAITEA izenekoa. 2 CD euskarrian eta 40 abesti bilduz, 26 kantari ezberdinen kanturik ikurrenak aurkezten dira bertan. Grabaketa guztiak jatorrizkoak izaki, azkenean, kantutegirik ezagunena eta gogoangarriena erabiliz, bildumak aro oso bat dakarkigu gogora, 60. hamarkadaren erdialdean hasi eta 80. hamarkadaren erdirarte dirauen historia intentsoa. EUSKAL HERRIKO LUR MAITEA izeneko disko honek, garaiak, grabaketak eta ahotsak ere ederki konbinatzen ditu: Luis Marianoren ahots emankor lirikoa, Ameslariak, Urretxindorrak edota Argoitia neba- arrebak taldeen nostalgia alaia, Errobi, Itoiz, Haizea bezalako taldeen folk-pop-rock oldartsua, edota Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete, Imanol Larzabal, Lourdes Iriondo, Amaia Zubiria, Antton Valverde, Estitxu, Pantxoa eta Peio, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil & Xeberri, Jokin eta Josu, Patxi Villamor, Txomin Artola, Gorka Knörr, Niko Etxart, Urko, Erramun Martikorena eta Ruper Ordorika kantarien garai hartako kantu aintzindariak.