GANBARAN BAI (UROLAKO TRIKITIXA)

Autorea: Imuntzo Eta Beloki

EAN: 8436007080202

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Ganbaran bai (Urolako trikitixa) izenpean IMUNTZO ETA BELOKI trikitixa bikoteak aurkezten duen honako diskoa beraien karrerako bosgarrena dugu eta, bertan topatzen ditugun 23 pieza horietan, bailarako aspaldiko errepertorioak berrinterpretatuz eta gaurkotuz, goian aipaturiko izaera herrikoiaz markaturik dator ezinbestean; erritmo, xehetasun eta kolore esparru zabal bat jorraturik, fandango, arin-arin, kalejira, pasodoble, tango, vals, fox trot eta abarren bitartez, dantza soltean zein arrimatuan, betiko dantza herrikoiaren isla gardena dugu, lan jardun gogorraren ostean nekeak gainetik kentzeko balio duen baltsamoa. Festa baita, azken finean, gorputz ajatu eta arima erratuarentzat botikarik eraginkorrena.
Lan bikain honen oinarrian, 60ko hamarkadan zehar Loiolako Herri Irratiaren artxiborako Jose Mari Iriondok batez ere bildutako grabaketak aurkitzen ditugu. Horiei esker dasta ditzakegu gaur egun Laja, Epelde, Zabaleta, Sakabi, Auntxa, Kataolatza, Arbe, Maltzeta eta abarren benetako erromeria distiratsuen zapore gozo eta liluragarria. Etorri zen lekutik etorri zela, lur oparoa aurkitu zuen hemen Infernuko Hauspo miresgarriak.
Disko hau, Urolako bailara eta, horren luzapenaz, Euskal Herri osoa festaren ilusioaz bete duten gure trikitilari herrikoi horiei merezitako omenaldi sutsua da, baita haien errepertorioak grabatu eta betirako jaso dituzten horiekiko errekonozimendu zintzoa ere, gure herri kulturaren transmisiorako hain garrantzitsua den ondasuna urrez eta erruz osatzen lagundu dutelako.

Imuntzo: trikitiak
Beloki: ahotsa, panderoa, koilarak, kriskitinak
Jimmy Arrabit: txinatar kaxa, trikitiaren maleta, botila, tinbalen kaxa
Esme eta Gotzone Sestorain: irrintziak

2003ko abuztuan Elkar estudioan Jean Phocasek grabatu eta nahastua.

Argazkiak: Ander Gillenea
Diseinua: Juanma Aramendi

—————————

1.- Urak haundi
2.- Zirrikitu
3.- Zozo beltza
4.- Sena
5.- Txundigarri
6.- Juliana
7.- Zabaleta
8.- Goitabe
9.- Zorabiyue
10.- Neurriz
11.- Azken gabe
12.- Pagausoa
13.- Gutarrak
14.- Muñobide
15.- Helduiok
16.- Urrategi
17.- Kolpeka
18.- Heldu arratsian
19.- Montetxio
20.- Txantxetan
21.- Boggie boggie
22.- Hirukurutzeta
23.- Karakate