HIRI HARTAN IZAN ZEN

Autorea: Mikel Markez

EAN: 8436007084194

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2011

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Mikel Markez bere belaunaldikoen artetik tinko jarraitzen duen horietakoa dugu. 1989.ean aurkeztu zuen lehen diskoa eta bidea egiten ari da: kantak egin, kantak abestu, beste kantariekin kolaboratu… Kantagintzaren noriari eragiten jarraitzen du, inoiz geldi ez dadin.
Bere aurreko belaunaldiaren oinordekoa dela esango genuke Mikel. Berezko moduak ditu, eragin handiak jaso baditu ere kanpoko kantariengandik. “La nueva trova cubana” mugimenduarekin ere sintonia handian dago Errenteriako kantaria.
Oraingo hau bederatzigarren diskoa du Markezek; milaka kontzertu bizkar gainean eta sekulako ilusioa: kantu ederrak, soilak, atseginak sortzen eta kantatzen jarraitzeko.
Oso lan beroa eta atsegina burutu du. Grabaketan, besteak beste, Pello Ramirez eta Harkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.