JOSERRA SENPERENA * 9 GANBERA PIEZA

Autorea: Joserra Senperena

EAN: 8436007085009

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2015

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Joserra Senperena, 9 ganbera pieza: Musikaren eta kantuen ahala, musikaren beraren sorkuntzan datza. Musikaren konposizioak duen indar abstraktoa eta unibertsala da, batez ere, musikagintzan eta kantagintzan gabiltzanok egiten dugun guztiaren motorra.

Joserra Senperena (Donostia 1965), musikari porrokatua dugu, duela 25 bat urte honetan hasi zenetik kolore, estilo eta bide ezberdinetako hainbat proiekto garrantzitsu eta gustagarrietatako konposizioan, moldaketan eta zuzendaritzan kolaboratu izan du (Bide Ertzean, Mikel Erentxun, Fito….). Horretaz gain 7 disko sinatu ditu 99.etik, hala nola hainbat pelikula, dokumental zein antzezlanetarako musikak ere konposatu ere, beti melodia sujerikorraren atzetik, eskuzabal bezain setatsu.

Aurten, 7 musikarirentzat idatziriko ganbera proiektu disdiratsua aurkeztuko digu. Lan zabala, melodikoa eta zoragarria, non hizkuntza bakarra musika izanik, era berezi batez iristen zaigun. Bederatzi tartez osaturik dator diskoa, zein baino zein harrigarriagoa, tinbre ezberdinez josiak eta melodia eskuragarrietan murgilduak.