MAITTE-MAITTE

Autorea: Batzuk

EAN: 8436007085627

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2017

PVP originala: 15.50 €

Erosi

Sinopsia

Maitte-maitte, Antxon Sarasua, Miren Agur Meabe, Maite Mutuberria: Disko-liburu honek haurra jaio eta urtebetera bitarteko bizipenak eta etxekoen sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu. Gure tradizioko kantu eta doinu aski ezagunak lehenengo bizipen horien soinu-banda izatea proposatzen dizuegu argitalpen honetan.

Hamahiru kantek osatzen dute bilduma, Antxon Sarasuak zuzendutako musika talde batek gozoki jasoak, ezagunak haietako asko eta ez hain ezagunak beste batzuk, jatorrizko bertsioan zein doinu berrituan.

Miren Agur Meabe idazleak hitzezko bizitza eman dio lanari, kantu bakoitzari, bere ekarpena eginez, eta Maite Mutuberriak ilustrazio ederrez jantzi du liburuxka, irakurketa berri bat proposatuz.

Gurasoek, bestalde, haurraren hainbat informazioz osatu ahal izango dute liburuxkari sarrera ematen dion orrialdea, egunen batean, etxeko guztien oroigarri eta gozagarri izan dadin. Ekarpen eta sormen-lan honen guztiaren emaitza da Maitte-maitte izeneko disko-liburua.