POTEMKIN

Autorea: Potemkin

EAN: 8436007081599

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

Edizio data: 2006

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

Potemkin taldeak (Oñati) suari egur gehiago botatzen zaionean bezala egiten du; Potemkin taldeak rockari rock sutsua eransten dio. Potemkin taldeak rocka du abiapuntu, rock indartsua, boteretsua, gogorra, hard ukitukoa, ahots zarrastatu baten menpe, gitarraren sastakaden arian, eta bateria eta baxuaren erritmo gordin, sakon eta loditsuan oinarriturik. Potemkin taldeak dituen indarrak xahutu egiten ditu kantu bakoitzean. Kantuek, eta ondorioz, diskoak, ez diote atsedenari zirrikiturik uzten, stoner-balada itxurako “Gauza txikiak” doinua eta “Intro” funk abestia salbu. Potemkin taldeak bere unibertso gatazkatsuaren aurrean aurkitzen duen guztia hankaz gora lagatzen du. Korazatuaren bidean jartzen dena txikiturik geratzen da. Pisu handiko rocka, tantaia, matxurarik gabea. Latzen taldeko bi partaidek korazatzen dute Potemkin.