SISTEMA ARRAKALATU

Autorea: Pin Pan Pun

EAN: 8436007081636

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2006

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Pin Pan Pun taldean hiru aldaketa nagusi ditugu. Bat: jatorrizko izenari (Pin Pan Pun Band) band kendu egin zaio. Bi: taldea goitik behera eraberritu da, baina Auok hor segitzen du. Hiru: albo batera utzi dira aurreko diskoetako erritmo latinoak, perkusioak, txalaparta, batucada, congak, salsa, adarra, tinba kubatarra eta teknoa; orain, Pin Pan Pun taldearen “Sistema arrakalatu” hirugarren diskoak hard-corea, metala eta punkaren soinuen alde egin du. Beraz, Pin Pan Pun taldeak hartu duen bidea 90eko hamarkadan Etsaiak taldeak jorratutakoa da. Diskoak hamaika abesti ditu eta horietatik bi gazteleraz datoz.