HARI BIRU

Autorea: Maddi Oihenart

EAN: 8436007082152

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2007

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Loak hartutako emozioen berpiztean datza, batez ere, kantuaren artea; entzulea bere ametsetako mundura, bere fantasietara, bere amodioetara, bere malenkonietara gozoki eramaten du kantuak, barru-barrutik kilima esplikaezinak sorraraziz. Maddi Oihenartek maisuki ferekatzen ditu ametsak eta sentipen zoragarri bezain bereziak azaleratzen kantuaren eraginez. Bere bozaren sotiltasunari darion sentimenduaren emankortasunagatik, une honetan Maddi Oihenart Pirineoetako kantaririk adierazgarrienetakoa dela esan genezake. Barrurantz abesten du Maddik, bakea eta isiltasunaren artean doinua bilatuz eta naturaren melodien artean uztartuz. Maddiri kantatzen entzutea, milaka urtetako pagadi zuberotar batean murgiltzea bezalakoa da, oreka, freskura, bizitzaren murmurioa larruazaletik barrura sartzen zaigu berehala. Beste kantari eta musikari askorekin batera hainbat proiektutan hartu du parte Maddik, baina honako “HARI BIRU” hau bere izenean kaleratzen duen lehen diskoa dugu. Zuberoako esentziak, bere arimaren lasaia eta gizakiaren betidaniko oroimenak harilkatzen ditu Maddik bere ahots eder, sendo eta zabalaren inguruan, bere konposizioak hala nola egungo zuberotar olerkiak besteren gainetik nabarmenduz. Juantxo Zeberioren moldaketen soiltasuna lagungarri suertatzen da Maddiren sentipena melodia gozoaz beztitzeko. “Hari biru” izeneko disko honek harritu eta harrapatu egiten gaitu; biluzia bezain dotorea, gizatiarra eta zerutiarra aldi berean, Maddiren ahots unibertsalak gure ametsen bidezidorrak argitzen dizkigu, irribarrez bere magal beroan esnatzen garen bitartean. 1. Botzik… Malentxo (hitzak: Maddi Oihenart / musika: Juantxo Zeberio) 2. Bizihari (hitzak: Itxaro Borda / musika: Juantxo Zeberio) 3. Hitzez eitzi (hitzak eta musika: Maddi Oihenart) 4. Ez dakit (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart) 5. Argizagi ederra (hitzak eta musika: herrikoia) 6. Ikusiko dira berriz (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart) 7. Beti da orain (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio) 8. Bizi izaretan (hitzak: Karlos Linazasoro / musika: Juantxo Zeberio) 9. Idek (hitzak: Itxaro Borda / musika: Maddi Oihenart) 10. Irrifarrak (hitzak: Maialen Lujambio / musika: Maddi Oihenart) 11. Ürxapal bat (hitzak eta musika: Etxahun Topet)