HAATIK

Autorea: Amaia Zubiria

EAN: 8436007069092

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Haatik bakarka kaleratzen duen laugarren diskoa da, eta honen bidez begirada bat botatzen dio bere iraganari; hala, garai zaharretako zenbait abesti errebisatzen ditu eta aspaldiko kantuetako sentimenduak berreskuratzen; baina, horiekin batera, 7 kantu berri ere oparitzen dizkigu, bihotzetik bihotzera. Musika bizitzaren funtsezko osagaia da, eta Amaia Zubiriarentzat ezinbesteko bilakatzen da, musika eta kantua baitira berarentzat abiapuntu eta xede. Haatik izenburua duen disko honetan, aurreko besteetan bezala, Amaia Zubiriak pertsonaren barruko ametsari abesten dio, bertatik bertara, berotasunez, sotiltasunez, eta berarekin konpartitu nahi du bere artea, ametsei kantatzeko bere arte konplexu eta aberatsa.

2002ko udaberrian Elkar estudioan Jean Phocas-ek grabatua eta nahastua.

Produkzioa eta konponketak: Pascal Gaigne

Argazkiak: Ander Gillenea
Diseinua eta maketazioa: Juanma Aramendi

1- Agurtzen zaitugu ama 3:37
2- Ondoan zauzkat 3:45
3- Heldu zaigu azaro 5:59
4- Alferretan haiz sortzen 4:20
5- Ilargia jaio da 5:11
6- Elorri xuriaren azpian 5:18
7- Ezin zen eta ez ginen 5:32
8- Egun argi hartan 3:12
9- Mendian zuin den edder 4:07
10- Maite zaitut maite 4:44
11- Mami xuri 3:09
12- Paradisu bat 3:45
13- Ametsa nun zaude 5:33