0-TIK
Autorea: Gari
EAN: 8436007080509
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Cd modu onekoak
PVP originala: 8,95 €
Sinopsia
GARI,  bere  musikaren  tankerakoa  dugu,  ustekabekoak  baitira  biak,  berehalakoak  eta  zuzenak.  0-tik  (ELKAR,  KD-678)  izeneko  azken  lan  honetan,  bere  ahotsaren  sentsualitate  sujerikorrean  babestuz,  abilezia,  adore  eta  sinesgarritasun  handiz  ematen  die  irtenbidea  kantuei.  Ideia  kaotikoak,  amets  hautsiak,  maitasunaren  gordinkeriak,  iraganeko  oinazeak…  gozamenerako  kantu  bilakatzeko  Garik  duen  magia  nabaria  dugu  hemen;  estilo  dotorea  eta  lengoaia  ulergarria  erabiltzen  ditu,  azkenean  erakargarri  bezain  beldurgarri  diren  bat-bateko  emozioak  deszifratzeko.
0-tik  honen  garapenean,  talde  heldu,  konpaktu  eta  profesional  bat  topatzen  da,  pultsuak  teinkatuz  edo  laxatuz  musikaren  bihozkadei  gorputza  ematen  diena.  Bakardadean  jorratutako  esperientzia  luze  baten  emari  oldartsua  dugu  honako  diskoa:  emankorra,  beroa,  biluzia  eta  ausarta.  Bizitzak  bezala,  Gari-k  ere  ez  du  amore  ematen.  
2004ko  udan  Berrizko  Lorentzo  Records  estudioan  Aitor  Ariño  teknikariak  grabatua.
Nahasketak:  Aitor  Ariño,  Iosu  Izagirre
Produkzioa:  Iosu  Izagirre  
Bizitzak eta Eta gero zu* abestiak Elkar estudioan Jean Phocasek grabatu eta nahastuak. Eta gero zu* Jean Marie Ecay-k produzitua.
Ahotsa,  gitarra:  Gari
Bateria:  Hasier  Oleaga
Baxua,  kontrabaxua,  koruak:  Iosu  Izagirre
Gitarra,  koruak:  Juanma  Gereñu
Gitarra  espainiarra:  Jean  Marie  Ecay
Pianoa,  koruak:  Koldo  Uriarte
Akordeoia,  teklatua,  koruak:  Kepa  Martinez  de  Albeniz
————————
1.-  Hil  ez  denak
2.-  Cada  vez
3.-  Salba  nazan
4.-  Paraíso
5.-  Bizitzak
6.-  Ancora  io  non  lo  so
7.-  …tiap  dara
8.-  Eta  gero  zu
9.-  Granito  de  arena
10.-  Eta  gero  zu
11.-  Son  granito