NEGU GORRIAK 1990-2001 (CD+DVD)
Autorea: Negu Gorriak
EAN: 8436000883022
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Euskal musika
Edizio data: 2005
PVP originala: 18.95 €
Sinopsia
Negu Gorriak talde mitikoaren historia osoa. Radio Rahimekin hasi eta 2001 urtean Baiona eta Donostian 30.000 ikusle aurrean emandako kontzertuetaraino. Galindo Koronelarekin izandako auzia irabazi izanak ospatzeko balio izan zuten kontzertuak. Euskal Herrian musikak izandako garapena ulertzeko ezinbestekoa dugun taldea.
DVDan taldearen lehendabiziko bideoak topatuko dituzue (Radio Rahim. 1990), VHS euskarrian kaleraturiko bideo lanak (Herrera de la Mancha / Tour 91+1 / NGTB), baita oraino argitaratu gabe zeuden Hitz Egin (Oiartzun 1995) kontzertuko kantuak ere, eta noski, agur kontzertu historikoetako 12 kantu.
Audio CDan aipatu hamabi kantuok gehi lau gehiago, guztira, Euskal Herriko talde mitikoenetariko baten agurrean grabaturiko, intentsitatez eta emozioz beteriko 16 kantu.