Sinopsia
Disturbiokoak Aguraingo beste bi talderen bihotzetik datoz, Sindrome de Descontrol eta Desterrados. Pólvora diskoko kantuek bistadizo bat bota diete 70 hamarkadako soinuei, gero 80ko hamarkada hasieran Euskal Herrian abiada bizian sartu ziren haiei. Disturbio taldearen osagai nagusia hard rock estiloan sartuko genuke, baina punk kutsua beti azalarazten da, eta, hau dela medio, nahiz eta ez izan ezeren erdibide, hard-punk bezala definituko dugu egiten duten musika.