NDF (NATXO DE FELIPE) & KUARTETO PHILIPERENA * ABANDONATUAK

Autorea: Ndf (natxo De Felipe), Kuarteto Philiperena

EAN: 8436848990111

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2026

PVP originala: 15,95 €

Erosi

Sinopsia

 

Oskorri taldeak 45 urtetako ibilbide luze eta oparoan utzitako uzta ederra izan zen: 38 CDtan 500 kantu baino gehiago argitara emanak. Edizio guztietan, baina, kantu eder asko argia ikusi gabe gelditu ziren maketetan, eta, bandak erretiroa hartu zuenean, NDFk bere taldekideei mehatxu profetiko hau luzatu zien: “Egunen batetan, nire lagunek abandonatu kantuak berpiztuko ditut, zuen lotsagarri”. NDFren profezia kunplitzear dateke.

Patrick Alfayak, Hamabostaldiko zuzendariak, erronka bota zion NDFri ea ez ote zen animatuko 2026an kontzertu bat emateko, Arantzazun bertan. Xabier de Felipe, NDFren seme eta Euskadiko Orkestrako egungo kontzertino laguntzailearen ekinaren ondorioz, akordio paterno-filial bat sinatu zuten: semeak arreglista bikaina topatu, sekulako kuarteto puntakoa muntatu, eta laneko giderrak hartzeko prest izan ezkero, aurrera egingo zutela krudelki argitaratu gabeko kantu abandonatuekin.

Eta hona NDF & KUARTETO PHILIPERENA: 15 kantu erreskatatu, moldatu eta grabatu eta kontzertuan emateko moduan daude, NDF kantari. Oskorritarrek lehen barre egiten zieten beren lider zaharraren balentriei, baina orain harriduraz, urduri eta pozik dakusate abentura berria.