AGUXTIN ALKHAT-KAMILA ZUBELDIA * ORHOIT HILCIA
Autorea: Aguxtin Alkhat-kamila Zubeldia
EAN: 8436007089922
Argitaletxea: Elkar
Edizio data: 2026
PVP originala: 11,50 €
Sinopsia
Aguxtin Alkhatek abeskera eta kanten idazketarako estilo oso berezia dauka, eta Kamila Zubeldiak oraindik guztiz ezagutzeke dagoen ahots prodigioso bat eskaintzen du.
Disko berriko kantuak pop, rock, folk eta blues kutsuko soinu-paleta zabalarekin osatu dituzte.
Batzuk biziak dira, beste batzuk lasaiak, baina denek intentsitatea eta grina transmititzen dute. Formatu bikoitza landu dute: akustikoa — bi gitarra eta bi ahots— eta formatu elektrikoagoa, talde osagarri baten laguntzaz.
Bakoitzak beste proiektu ezberdin batzuetan parte hartu ondotik, idazlan edo kantuan, Kamila Zubeldiak eta Aguxtin Alkhatek bikote berria osatu dute.
Iraganeko kantuei bizia emanez gain, herri honi sorkuntza berriak eskaintzea dute xede, hitz landuen eta melodia xarmanten arteko elkarrizketa baten bidez, euskal kulturarekiko eta nortasunarekiko omenaldi modura. Formatu bikoitza landu dute: akustikoa —bi gitarra eta bi ahots— eta formatu elektrikoagoa, talde osagarri baten laguntzaz.
Proiektu hau pazientziaz eta zorroztasunez landu da, behar zuen denbora eta ardura guztia eskainiz. Estudioko lehen entseguak eta diskoaren aurre-produkzioa 2025eko abenduaren amaieran hasi ziren, eta grabaketak 2026ko urtarrilean abian jarri genituen. Ahots eta tresna-grabaketa guztiak burutu ondoren, otsailean editatu eta nahastu genituen; hainbat entzunaldi eta findu ostean, masterizazioa burutu genuen hilabetearen amaieran.