0-TIK

Autorea: Gari

EAN: 8436007080509

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

GARI, bere musikaren tankerakoa dugu, ustekabekoak baitira biak, berehalakoak eta zuzenak. 0-tik (ELKAR, KD-678) izeneko azken lan honetan, bere ahotsaren sentsualitate sujerikorrean babestuz, abilezia, adore eta sinesgarritasun handiz ematen die irtenbidea kantuei. Ideia kaotikoak, amets hautsiak, maitasunaren gordinkeriak, iraganeko oinazeak… gozamenerako kantu bilakatzeko Garik duen magia nabaria dugu hemen; estilo dotorea eta lengoaia ulergarria erabiltzen ditu, azkenean erakargarri bezain beldurgarri diren bat-bateko emozioak deszifratzeko.
0-tik honen garapenean, talde heldu, konpaktu eta profesional bat topatzen da, pultsuak teinkatuz edo laxatuz musikaren bihozkadei gorputza ematen diena. Bakardadean jorratutako esperientzia luze baten emari oldartsua dugu honako diskoa: emankorra, beroa, biluzia eta ausarta. Bizitzak bezala, Gari-k ere ez du amore ematen.

2004ko udan Berrizko Lorentzo Records estudioan Aitor Ariño teknikariak grabatua.
Nahasketak: Aitor Ariño, Iosu Izagirre
Produkzioa: Iosu Izagirre

Bizitzak eta Eta gero zu* abestiak Elkar estudioan Jean Phocasek grabatu eta nahastuak. Eta gero zu* Jean Marie Ecay-k produzitua.

Ahotsa, gitarra: Gari
Bateria: Hasier Oleaga
Baxua, kontrabaxua, koruak: Iosu Izagirre
Gitarra, koruak: Juanma Gereñu
Gitarra espainiarra: Jean Marie Ecay
Pianoa, koruak: Koldo Uriarte
Akordeoia, teklatua, koruak: Kepa Martinez de Albeniz

————————

1.- Hil ez denak
2.- Cada vez
3.- Salba nazan
4.- Paraíso
5.- Bizitzak
6.- Ancora io non lo so
7.- …tiap dara
8.- Eta gero zu
9.- Granito de arena
10.- Eta gero zu
11.- Son granito