ABSURDOAREN PARADISUA

Autorea: Mila Modu

EAN: 8436007086457

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2020

PVP originala: 9.50 €

Erosi

Sinopsia

Mila Modu Xabier Yaniz oñatiarrak abian jarritako musika-proiektu berria da. Xabier Yaniz Hor Konpon taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen 90eko hamarkadan. Andoni Campos eta Oskar Arlanzon Hor Konponeko kide ohiek ere proiektuarekin bat egin dute, eta horrela sortu zen gaur egun MIla Modu deitzen den taldea, Zuzenekoetarako gainera, Roberto Ferreiro, Malenkonia taldeko abeslariaren laguntza izango dute gitarran.

2019an akustiko formatuan estreinatu ziren “Boza Free” izeneko lehen singlearekin. Orain, 2020an, Gaztea maketa-lehiaketan finalista izan ondoren, “Absurdoaren paradisua” izenburuarekin, beraien lehen diskoa kaleratzen dute ELKAR zigilupean. Disko honetan, melodia landuak, ahots sakonak, atmosfera elektrikoak eta indarra dira nagusi. Kanten hitzetan, berriz, Oñatiko hainbat idazlek eta bertsolarik hartu dute parte. “Absurdoaren paradisua” diska zoratzen ari den mundu bati buruz doa; subrealista, ulertuezina, absurdoa baina aldiz.. zoragarria.

20 urtez agertokietatik urrun egon ondoren, Mila Modu proiektu berriak zirrikitu bat izan nahi du, kezka musikal eta intelektualak azaleratzeko zirrikitua; mila ikuspuntu elkartzeko eta batez ere, mila modu hausnarketari bide emateko; izan ere, emozioaren bidez gogoeta egitea da proiektu honen helburuetako bat.