AGUR T'ERDI

Autorea: Errobi

EAN: 8436007076090

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika modu onekoak

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

Warner diskoetxeak disko bat grabatzeko aukera eman zien, garai berri bat ekarriko zuen aukera, baina Errobik ez zuen eskaintza onartu grabaketarako nahitaezko baldintzetako bat frantsesa erabiltzea zela jakinarazi zietenean. “Ez genuen eskuetatik alde egingo zigun abentura batean parte hartu nahi”, aitortu du Anjek istorio eder baten amaiera gogoratuz; “gure lan artistikoaren helmugan geunden dagoeneko, eta publikoarekin koherenteak izatea lortu genuen ibilbide guztian, horregatik beharrezkoa zen taldea desegitea sinesgarriak ginen bitartean”. Baina, halere, Elkarrek disko berri bat argitaratu zuen 1984. urtean, “Agur t’erdi” izenburuarekin: gero gertatuko zena iragartzen zuena, edo iragarritako amaiera baten kronika, bihotzeko istorio guztien amaiera bezalaxe. Kantuak ederrak dira, konpromisoari tinko eutsi diote eta erritmoak ez du intentsitaterik galdu, baina Agur t’erdirekin zirkulua itxi da. “Gure artean eztabaidatu ondoren, erabaki genuen oso zaila zela talde bat bizirik mantentzea motibazio komunik gabe”, aitortzen du egun Anje Duhaldek. Bestela esanda, konpromiso politikoa bateragarria izan al daiteke beti artearekin? Nola bereiz daiteke meeting-zatiaren eta kontzertuaren arteko muga? Haustura hartatik hogei urte igaro ondoren, Anje eta Mixelek baieztatu dute bien ibilbideetan Errobiren eragina nabaria izan dela, nahiz eta bakoitzak bere bidea egin duen, eta arrakasta handiarekin gainera. Belaunaldi berri bati bidea ireki izanaren uste osoa dute, euskal musikan aurrerapausoak emateko momentu egokia izan zela pentsatzen dute. “Pasatu den denbora ez daike hilobi, hori frogatu nahiz gabiltza Errobi” (Agur t’erdi); hori kantatzen zuten 1984. urtean, baina Errobiren ibilgua gainontzeko ibaiek egiten duten bera da: sortu orduko heltzen dira amaierara, bokalera. 1.- Agur t’erdi 2.- Iratzartean 3.- Iketan 4.- Nahas-mahas 5.- Auskalo 6.- Rock eta rollin 7.- Salam alekun 8.- Hitzartzen haut 9.- Itzuli mitzuli 10.- Agur t’erdi