AGUXTIN ALKHAT-KAMILA ZUBELDIA * ORHOIT HILCIA

Autorea: Aguxtin Alkhat-kamila Zubeldia

EAN: 8436007089922

Argitaletxea: Elkar

Edizio data: 2026

PVP originala: 11,50 €

Erosi

Sinopsia

 

Aguxtin Alkhatek kanturako estilo oso berezia du, bai kantuak idazterakoan bai abesteko eran. Kamila Zubeldiak, berriz, oraindik guztiz ezagutzeke dagoen ahots prodigiosoa eskaintzen du.

Disko berria hainbat estilotako kantuekin osatu dute: pop, rock, folk eta blues kutsuko soinuekin. Kantu batzuk biziak dira, beste batzuk lasaiak, baina denek intentsitatea eta grina transmititzen dute. Bi eratakoak dira: akustikoak — bi gitarra eta bi ahots— eta formatu elektrikoagoa dutenak, talde osagarri baten laguntzaz.

Iraganeko kantuei bizia emanez gain, herri honi sorkuntza berriak eskaintzea dute xede, hitz landuen eta melodia xarmanten arteko elkarrizketa baten bidez, euskal kulturari eta nortasunari egindako omenaldi gisa.

Bakoitzak beste proiektu ezberdin batzuetan parte hartu ondotik, kantuak idazten edo abesten, Kamila Zubeldiak eta Aguxtin Alkhatek bikote berria osatu dute.

Proiektu hau pazientziaz eta zorroztasunez landu dute, behar zuen denbora eta ardura guztia eskainiz. Estudioko lehen entseguak eta diskoaren aurre-produkzioa 2025eko abenduaren amaieran hasi zituzten, eta grabaketak 2026ko urtarrilean hasi. Ahots eta tresna-grabaketa guztiak burutu ondoren, otsailean editatu eta nahastu zituzten; hainbat entzunaldi eta gero, findu ostean, masterizazioa burutu zuten hilabetearen amaieran.