AHOBETEHORTZ

Autorea: Kristonak

EAN: 8436007087324

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2022

PVP originala: 11.50 €

Erosi

Sinopsia

Kristöri eskean ibiltzetik KRISTONAK izatera pasatu gara, edo hori sinestarazi nahi diogu geure buruari. Pandemiaren luzeak pitzatu egin gaitu fisikoki, emozionalki eta mentalki, hemen aipatuko ez ditugun hainbat motiboengatik, eta taldea desegitea ere pasatu zaigu noizbait burutik momenturik beltzenetan. Halere, dena ez da txarra izan, egon dira gauza onak ere. Horietako bat izan da Donostiako Elkar Estudiora joan eta Victor Sanchezekin batera gordeta genituen kantu zirriborroei forma eta kolorea ematea. Etsita geundelako sartu ginen estudiora eta han gertatutakoak pilak kargatu dizkigu. Taldearen hastapenetako rock&roll zuzen, gordin eta ganberroena eman digu gorputzak, horixe atera zaigu, ia konturatu gabe. “Haitzean jaioak haitzera nahi” dio esaera zaharrak, eta zer esanik ez gu arratiarron kasuan. Eta izen aldaketarena zer dela eta? Ez iezaguzue erantzun transzendentalik eska, ez dizuegu emango eta. Rock&rolla egiten dugu eta kitto, kitto! Bueltan gaude madarikatuok!” (Kristonak 2022-05)