AITON*AMONEKIN KANTARI
Autorea: Batzuk
EAN: 8436007083869
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Cd euskal musika
Edizio data: 2010
PVP originala: 15.95 €
Sinopsia
Familia mota asko ditugu gaur egun, baina guztietan protagonismo handia dute aitona-amonek. Familia eta lana ongi uztartzea zaila egiten den gaurko bizimoduan, biloben zaintzaz arduratzen dira aitona-amona asko eta asko. Baina zaintzea baino gehiago da bilobekin egiten dutena. Arduraz saiatzen dira biloben beharrei erantzuten, eta ?luxuzko kanguru? bilakatu dira. Izan ere, bilobei seguru daudela eta maitatuak direla sentiarazten diete, patxadaz entzuten diete, eta egoera ezezagunen aurrean bilobak babestuak sentitzen dira.
Aitona-amonentzat, bilobak, satisfazio-iturri dira. Euren seme-alabekin izan zituzten obligazioak alde batera utzita, bilobak ?mimatzeko? aukera dute, eta ilusioak, jarrerak, ohiturak eta abar proiektatzen dituzte haurrengan.
Aitona-amonak ez dira bilobak hezteko arduradunak, baina elkarrekin pasatzen duten denboran hezitzaile apartak izan ohi dira. Hona hemen elkarrekin egiten dituzten jarduera batzuk, adibidez:
? Ipuin kontalari ezin hobeak dira. Bizitzare