AMAIGABE BERRIA
Autorea: Idi Bihotz
EAN: 8436007074072
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Cd modu onekoak
PVP originala: 8,95 €
Sinopsia
IDI  BIHOTZ
“Amaigabe  berria”
Laugarren  disko  honen  freskotasuna  eta  heldutasuna  bi  osagai  berritan  antzeman  dezakegu.  Alde  batetik,  orain  arteko  metal  edo  heavy  melodiko  eta  klasikoari  gogortasun  puntu  bat  jarri  diote.  Bonbo  bikoitzaren  taupada  thrash-aren  ildotik  doa,  eta  sendotasun  hori  diskoan  zehar  mantenduko  da.  Kolpearen  eta  abiaduraren  areagotzea.  Baina  gogortasun  hori,  bestalde,  bai  mantentzeko  zein,  era  berean,  baretzeko  -eta  hortxe  dago  Amaigabe  berriaren  zaletasuna,  sua  eta  ura  biak  bateratzea-  teklatuak  erabili  dira.  Oinarri  gogorraren  gainean  kulunkatzen  doaz  etenik  gabe  leloak;  hots,  power  metala.  Eskandinaviako  metaletik  jasotako  altxorra  da  Idi  Bihotzek  erabili  duena  eta  emaitza,  zinez,  borobila  da,  batez  ere  koruak  inoiz  baino  ederkiago  landu  direlako.