AMAIGABE BERRIA

Autorea: Idi Bihotz

EAN: 8436007074072

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

IDI BIHOTZ

“Amaigabe berria”

Laugarren disko honen freskotasuna eta heldutasuna bi osagai berritan antzeman dezakegu. Alde batetik, orain arteko metal edo heavy melodiko eta klasikoari gogortasun puntu bat jarri diote. Bonbo bikoitzaren taupada thrash-aren ildotik doa, eta sendotasun hori diskoan zehar mantenduko da. Kolpearen eta abiaduraren areagotzea. Baina gogortasun hori, bestalde, bai mantentzeko zein, era berean, baretzeko -eta hortxe dago “Amaigabe berria”ren zaletasuna, sua eta ura biak bateratzea- teklatuak erabili dira. Oinarri gogorraren gainean kulunkatzen doaz etenik gabe leloak; hots, power metala. Eskandinaviako metaletik jasotako altxorra da Idi Bihotzek erabili duena eta emaitza, zinez, borobila da, batez ere koruak inoiz baino ederkiago landu direlako.