AMETSAREN BIDEA

Autorea: Errobi

EAN: 8436007060488

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Anje Duhalde eta Mixel Ducauk osatzen duten bikotea sendotu egin da. Aldi honetan Beñat Amorena eseri da baterian, Mixel Haltyk baxua jotzen du, sintetizadorea erabiltzen hasten dira eta Mixel Ducauk saxoa jotzen du berriz ere. Aldaketa horiei esker, taldeak bere muga musikalak zabaltzeko aukera du, eta era berean, momentu horretan gaurkotasuna duten esperientziekin aberasten dira. Lehenengo grabaketaren folk estilo ukaezinaren ondoren, sonoritate berriak sortzen dira, batzuk Zapparen musika estiloarekin alderatuko dituztenak (1979ko martxoaren 17ko Libération), nolabaiteko aintzatespen sakratua inondik inora ere. 70eko hamarraldiaren amaieran politikaren erradikalizazio-mugimendu bat sortzen da Hegoaldean, eta gertaera hori ez da besterik gabe igaroko Errobiren ibilbidean. “Ni nintzen taldearen ikuspegi politikoaren arduraduna” aitortu du Anjek. Era berean, garai honetan musika nazionalak testuinguru erabat tradizionaletik aldendu eta loria garaiak ezagutu zituzten: Stivell bretoia, Joan Pol Berdrer okzitaniarra, Luis Llach katalana edo Siffer alsaziarra. Irrati nazionaletan nolabaiteko jakobinismo musikala alde batera uzten ausartzen dira. 1979. urtean iritsi zen “Ametsaren bidea”, Errobiren grabaketarik onena. Hitzak Anje Duhalderenak dira, betiere gaurkotasun handia duten gaiei buruzkoak, eta musika Beñat Amorena eta Mixel Ducaurena da. Musika zati luzeak nagusitzen dira, batez ere “Ametsaren bidea”n (17’42) edo “Andere”n (13’30), musika eskakizun berrien adierazpenari askatasun osoa emateko helburuarekin. Litekeena da momentuko musika proposamenei dagokienez gailur bat lortu izana; jeinutasun handiz lortu da erritmo tradizionalak (ezpata dantzaren gai leitmotiv-a “Andere” kantuan) eta rock-doinu sutsu eta eskuzabalak nahastea. Mixel Ducauk bere maisutasun guztia erakusten du saxo sopranoan, erritmoek haustura leunekin atsegin ematen digute, errepikapenak eta sekuentzia sutsuak txandakatzen dira; birtuositate-erakustaldi horrek azalpen bakarra izan dezake: heldutasuna, konplizitatea eta sinbiosia. Errobik Euskal Herriko merkatuak gainditzen ditu, dagoeneko arrakasta hautematen da Burdeosen eskainitako kontzertu batean. “Ametsaren bidea” diskoak duen kalitatea eta izaera irmoa hedabideek islatuko dute: “aztertutako soinu akustiko eta elektrikoen paletan bilatzen saiatu dira, eta belarriak zabaltzeko gonbidapena egiten digute, desio artistiko perfekzionista bat sumatzen da (Libération); baina ez da hori bakarrik: “Gure aurrean dugu Euskadiko musikaren historiako oinarrizko diskoetako bat (El Correo Español). 1.- Alboka 2.- Ametsaren bidea 3.- Andere 4.- Oraino