BAHAKI…

Autorea: Jojo Bordagarai

EAN: 8436007082640

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika

Edizio data: 2008

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

JOJO BORDAGARAI Iparraldeko kantagintzaren eredu garrantzitsua da. 1973an ekin zion musikari, kantuaren ikuspegi garaikidea landuz, eta tradizioa eta identitateak gaurko ikusmira batez aurkeztuz. BAHAKI izeneko disko berria hau (bosgarrena bere ibilbidean) lan ederra da benetan. Hainbat mundutako eta hainbat jatorritako zaporeak nahastuz izaera berezko bat lortzen du, bizitza bezalakoa, une lasaiak eta malenkoniatsuak memento biziekin orekatuz. Konposizio berrien usain freskoa dakarkigu, kantu tradizionalaren sujerikortasunarekin batera eramanez. BORDAGARAI izenpean aurkezten den talde berriaren eragina aipatzea ezinbestekoa da nortasun eraginkorra lortu ahal izateko: bandoneoia, tres, pianoa, akordeioa, gitarra-ren doinuak, erritmo-sekzio bizigarri baten gainean dantzan, ahots samur eta gardenaren euskarri. Gusto handiarekin apainduriko doinuak, bihotz barrenetik abesturiko kantak eta izpiritu baikorrarekin landutako emozioak. Musika zingaroa, transhumante eta koloretsua, euskal gizarte biziarentzat. Jojo Bordagarai (kantua) Philippe de Ezcurra (bandoneoia, akordeoia, koruak) Marc Tambourindeguy (pianoa, koruak) Eric Ruiz (kitarrak, tres) Erik Otxandaburu (kontrapala) Vincent Thomas (atabala)