BAKARKA BI

Autorea: Ruper Ordorika

EAN: 8436007087911

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2024

PVP originala: 15.95 €

Erosi

Sinopsia

2018ko udazkenean, Ruper Ordorikaren Bakarka argitaratu zuen Elkarrek. Disko hartan, Ruperrek errepasatu zituen bakarka, izenburuak adierazi bezalaxe, bere ibilbideko kanta adierazgarrienetako batzuk. Guztira, 12. Izan ere, Ruperrek bazeramatzan urte batzuk tartekatzen bere ohiko taldearekin eskainitako emanaldiak eta bakarka egindakoak. Bakarkakoek, bere ahotsa soil-soilik gitarraz lagunduta, giro intimoagoa sortzen zuten. Bada, esperientzia haien fruitua izan zen Bakarka. Diskoa Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu zen, Jonan anaiaren eskutik. 2024an pauso berri bat eman du Ruperrek Bakarka haren bide minimalistan. Izan ere, 40 urteko ibilbidean asko dira sortu dituen kantu adierazgarriak. Eta horietako asko faltan sumatzen ziren Bakarka hartan. Zeintzuk? Bakoitzak “bereak” sumatzen zituen faltan, jakina. Gauzak horrela, Ruperrek bere errepertoriotik 12 kanta gehiago aukeratu eta grabatu ditu artifiziorik gabeko formatu honetan, kantaren esentzia biluztea ahalbidetzen dion formatu honetan. Hainbat arrazoik egiten dute berezi Bakarka bi disko berria. Horietako bat formatua da. CD formatuan, esan bezala, 12 kanta bilduko ditu Bakarka bi-k, tartean “Erruduna”, “Zaindu maite duzun hori” eta “Zaldiak negarrez”. Baina 2 LP formatuan ere aterako da. Formatu horretan bilduko dira Bakarka-ko 10 kanta eta Bakarka bi-ko 12ak. Bakarka bi ere Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu da, Jonan Ordorikaren eskutik. Diseinua ere Lutxo Neirak (Ruperren taldean baxua jo ohi duenak) Bakarka-rako egin zuen diseinuaren egokitzapena da.