BAT*HIRU (BERRITUA) (DIGIPACK)

Autorea: Mikel Laboa

EAN: 8436007083753

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2010

PVP originala: 15.95 €

Erosi

Sinopsia

Mikel Laboa, euskal kantagintzaren ikurrik enblematikoena dugu. 1934. urtean jaio zen eta medikuntza eta psikiatria ikasketak egiten ari zela ekin zion ibilbide artistikoari. Atahualpa Yupanqui edota Violeta Parra kantari hegoamerikarren antzera, ?artista sozial? gisa definitu izan du inoiz bere burua Mikelek. Iruñeko Gayarre antzokian eskaini zuen estreinako emanaldia 1958an. 1960ko hamarkadan zehar, beste euskal artista, olerkari, zein kantarirekin batera (Benito Lertxundi, Xabier Lete, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai…) Ez Dok Amairu kultur mugimenduaren fundatzaileetarikoa izen zen. Ordutik aurrera, euskal kantagintza berriaren aitzindaritzan mantendu zen Mikel, euskal izaeraren berpizkundearen ikono eta sinbolo bilakatuz. Bat-Hiru LP eta kasete bikoitza 1974ean argitaratu zen Herri Gogoa zigilupean. 1989an, aldiz, CD formatura pasa zen. Orain itxura berrituarekin, digipack eta binilo formatoan plazaratzen dugu.