DAM

Autorea: Jonkass

EAN: 8436007089397

Argitaletxea: Elkar

Edizio data: 2025

PVP originala: 14,50 €

Erosi

Sinopsia

 

Euskal Herrian zehar Akerbeltz erromeria taldearekin 200 kontzertu baino gehiago eman ostean, JonKass-en proiektu pertsonala abian da. Askatasunari, onarpenari eta bizitzako benetako gertaerei kantatu nahi die eta, era berean, aldarriz eta erreferentziaz betetako ahalduntze jaiak bilakatu dira bere emanaldiak. “Lotu gabe egon eta bizi nahi dugulako, gure musika lotu gabe dago; gu lotu gabe gaude, askeak gara”. Horrela definitzen da Jon Castañedak eta Aritz Urrutiak hasi zuten proiektua. “Sampler, sintetizadore eta gitarrez beteriko musika egiten dugu, betiko melodietatik ihesi eta internazionalki arrakastasuak diren doinuak eta estrukturak gurera ekarriz. Konplexurik gabe eta askatasuna helburu”.
Elkar estudioan, Víctor Sánchezek grabatu, nahastu eta ekoiztu du lan berri hau. Ondoan, Antxon Sarasua (teklatuak) eta Dani Venegas (gitarrak eta baxuak) izan ditu berak moldaketa lanetan.
Iñigo Muguruza gogoan, EHZ festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkar argitaletxeak elkarrekin antolaturiko Paradisu Zinema Bekaren bigarren edizioa irabazi zuen JonKass proiektuak.