DANTZAN (CD+DVD)

Autorea: Korrontzi

EAN: 8436007086167

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Bideo / dvd

Edizio data: 2019

PVP originala: 17.50 €

Erosi

Sinopsia

Korrontzi Dantzan da Korrontzi taldearen seigarren diskoa, liburua gehi CD eta DVDa. Hainbat koreografo ezagunek dantzak sortu zituzten propio Korrontzi taldearen musikan oinarrituta. Edu Muruamendiaraz, Jon Maya Sei, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Arkaitz Pascuas & Nagore De Las Cuevas, Oinkari Dantza Taldea, Eneko Gil Alberdi koreografoek Korrontzi taldearen musikarekin propio egindako dantzekin osatutako bilduma da Korrontzi Dantzan CD-DVD lana. Musikari, dantzari, dantza irakasle, bideogile, argazkilari batu dira Korrontzi Dantzan ekimena gorpuzteko Agus Baradiaranen agindupean. Erdietsitakoa goi mailako lana da. DVDak erakutsi eta irakatsi egingo du baduelako gogo didaktikoa dantzen barruko mamiak irakasteko nahi duen dantzariari. Ikuskizuna begietatik sartu ohi denez, DVDak argia baino ez dio emango seigarren diskoari, argia dantzari, argia Korrontziri. Korrontzi Dantzan Agus Barandiaranek ideiatutako eta zuzendutako proiektu eta ekoizpena da, 2015eko irailaren 22tik 27ra Mungiako Olalde aretoan grabatu zen.