(DVD+CD) MIKEL LABOA (1934*2008)

Autorea: Mikel Laboa

EAN: 8436007083258

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Bideo / dvd

Edizio data: 2009

PVP originala: 18.95 €

Erosi

Sinopsia

Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen ditu orain aurkezten dugun dokumentalak.
Urte hauetan guztietan Mikelek egindako lana jaso nahi izan da ordu eta erdi luze irauten duen
dokumental honetan.
Bi zatitan banatu dugu dokumentala. Lehenbizikoan Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza
eta obra. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritu gara. Bigarrenean, aldiz,
batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz.
Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak,
berrogeita hamar urteetan zehar emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira.
Ordu bat eta berrogei minutu inguruko dokumentu aberatsa, betiko eta etorkizuneko Laboazaleek
hobeki ezagutu dezaten donostiar sortzailea.
DVDari disko labur bat ere gehitu diogu. Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboari urrezko domina
eman zion ekitaldian Iñaki Salvadorrek eta Josetxo Silguerok eskainitako kontzertua eta
Bernardo Atxagak ekitaldi hartan Mikeli idatzitako “Beti lagun” poema jasotzen dira.