EGUNERO HASTEN DA

Autorea: Basaki

EAN: 8436007084026

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2011

PVP originala: 12.95 €

Erosi

Sinopsia

Basaki taldeak 1996an hasi zuen bere ibilbidea. 2000, 2002 eta 2003an hiru maketa kaleratu ondoren, 2006ean taldeak lehen diskoa kaleratu zuen, “Esperantzaren zain”. Lan horrek oinarri heavy eta azkarragoa zeukan eta leloetan melodia zen nagusi. Su Ta Gar-eko Aitor eta Mikel Gorosabelek parte hartu zuten diskoan eta baita Idi Bihotzeko Mikel Bizar abeslariak ere. Lehen disko horretako “Aurrera beti” kantua Top Gazteako lehen postuan egon zen hainbat astez.
Disko horren aurkezpen bira bukatu ondoren taldeak atsedenaldia hartu zuen. Egindako geldialdiaren ondoren, taldea “Egunero hasten da” lan berri honen abestiak lantzen hasi zen. Dagoeneko hiru urte pasa dira lehen frogak egiten hasi zenetik. Gainera, estudiora sartu aurretik, aurre produkzioko lan handia egin du taldeak.
“Egunero hasten da” lanak oinarri sendoa, rockzalea eta indartsua badu ere, taldeak melodiak asko zaindu ditu. Horrek lanari argi-ilunak, dualitatea, eman dizkio.