EKAITZIK GABEKO BAKERIK?

Autorea: Parasma

EAN: 8436007076076

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

PARASMA

“Ekaitzik gabeko bakerik?”

Diskoa bortitza da. Agian “bake” garai hauetan gauza bortitzez hitz egitea zinez eta benaz debekatua badago ere, Lekeitiokoen bigarren diskoa oso da indartsua. Thrasha abailarekin nahasten denean, halakoxeak dira emaitzak. Metala, thrasha, corea. Musika potentea, egur handikoa. Sutara gasolina botako balitz bezala, eztanda bat-batekoa da. Ziztu bizian eraldatzen da dena goitik behera. Soinuaren indarrak, porlan armatuzko oinarri sendoak, marmol beltzezko soinu zutabeak, parerik gabeko harmaila eraikitzera daramate. Abiadura gitarren thrash zartadez bizkortzen da. Erdi Aroko harresi bilakatu dira ateratzen diren soinuak.