EKOGRAFIAK

Autorea: Lorelei

EAN: 8436007087454

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2022

PVP originala: 15.95 €

Erosi

Sinopsia

Aurten 25 urte beteko dira Loreleiren lehen diskoa, BADA HIRI GORRI BAT; eta data berezi hori ospatzeko lan berri bat aurkeztuko dute: “Ekografiak”, Victor Sanchez ingeniariarekin Elkar estudioan grabatua. 20 urte pasa dira Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek LORELEI proiektua bizirik lurperatu zutenetik. Bi disko ahaztezin utzi zituzten: Bada hiri gorri bat (1997) eta Tatuatu zenidan zerua (1999). Orduko eszena irauli zuten harrera arrakastatsuarekin. LORELEI taldearen agurretik bi hamarkada iragan diren honetan, Antxon Sarasua eta Loiola  Madera  musikariekin  batera,  antzokietara  itzultzea  erabaki  dute  Gorosabelek  eta Serranok, denborak ematen duen heldutasunaz, beraien eskaintza pop-rock lirikoa birpasatzeko asmoarekin; eta eszenatokietara berriro itzultzeko gogoa entzuleei eskainitako opari disko-proiektu batekin biribildu nahi izan dute: EKOGRAFIAK.