ELKARRENONDOAN

Autorea: Epelde Eta Larrañaga

EAN: 8436007060518

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

ELKARREN ONDOAN izeneko disko honetan bertsoa eta trikitixaren bide paraleloak elkartu egin dira. Anjel Larrañaga bertsolariaren aspaldiko gogoa izan da bi mundu hurbil hauek batean uztartzea eta Epelde trikitilariarekin bat eginik burutu dute honakoa. Joseba Tapia produktore lanetan egon izanak arrasto onetik eraman ditu diskoaren nondik-norakoak. Guztira hamalau (14) pieza biltzen ditu ELKARREN ONDOAN diskoak. Hauetarik batzuk Ansorenak au-keran emandakoak dira baina gehienak Tomas Epelde berak eginak ditu. Letrak berriz, kasu guztietan Anjel Larrañaga bertsolariak pentsatu eta idatziak dituzu. Bien artean mundu berezkoa sortzen dute non amodioa, herria, ohiturak eta batez ere, bizitza ikusteko joera baikorra, fandango, arin-arin, porrusalda, biribilketa, bal-tsa… etabarreko erritmo bizi eta alaiekin nahastu eta jostatu egiten diren, dantzaren bitartez herria olgatzeko helburuaz. ELKARREN ONDOAN, herrikoitasunaren zaporea. Soinua: Tomas Soraluze Epelde Ahotsa eta panderoa: Anjel Larrañaga Produktorea: Joseba Tapia Kolaborazioak: Aitor Epelde (soinua) eta Karlos Aranzegi (perkusioak) 1999ko udaberrian Haritz Harreguyk Elkarlanean estudioan grabatu eta nahastua. Diseinua: Borja Beitia Argazkiak: Juantxo Egaña ————————— 1.- Belar (biribilketa) 2.- Berandu xamar da baina (trikitixa) 3.- Lur giro (porrusalda) 4.- Pixkanaka (fandangoa) 5.- Laster (arin arina) 6.- Bizitzako aroak (baltsa) 7.- Maitemindu kontuak (foxa) 8.- Pozik (biribilketa) 9.- Kupela (pout-pourria) 10.- Errepidean (pasodoblea) 11.- Aritz-alde (fandangoa) 12.- Larri-larri (arin arina) 13.- Bizitzaren nota (baltsa) 14.- Lehenengo erromeria