ELUSTONDO

Autorea: Elustondo

EAN: 8436007085016

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2015

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Elustondo: Soinu txikiaren munduak agortezina dirudi. Hain da errotua eta barreiatua Euskal Herrian, ezen aitzindariek landutako arrastoaren atzetik, milaka gazte ikusten baititugu gogotsu ikasten eta plazetan jotzen, “maisuek” egindako lanari jarraipena ekartzen.

Agurtzane Elustondo Legazpiko trikitilaria da, Laja handiaren ikasle eta ondorengoa. Bere jotzeko era, dena dela, berezkoa da, indarra eta dirdira digitazio bakoitzean, dantzan dagoenari erritmo zehatza markatuz eta geldirik dagoena dantzan jarriz.

Gazte-gaztetatik, anaia Jonekin erromerietan ibili ondoren, aurten argitaratuko du bere lehen diskoa, Martin trikitilariaren piezetan oinarrituta.

Soinu txikiaren publikoarentzat oso albiste baikorra, musika-tresnaren trasmisioan katebegi funtsezkoa baita.

 

/p>