EREÑOTZU (DIGIPACK)

Autorea: Xabi Solano Maiza

EAN: 8436007085511

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2016

PVP originala: 17.95 €

Erosi

Sinopsia

Xabi Solano Maiza, Ereñotzu: Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA eta Elkar zigiluak.
Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko “TRIKITIXA LIBURUA I” partitura liburu arrakastatsu horren ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, “TRIKITIXA LIBURUA II” (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.
Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.
Grabaketa hauetan, Xabi Solanok itzal handiko musikari askoren kolaborazioa izan du alboan: Kepa Junkera, Joxan Goikoetxea, Kristina Solano bere arreba, DZ eta Arkaitz Miner, besteak beste, hala nola Jon Garmendia “Txuria”ren talentua hitzetan.