ETXAHUN (1907-1979)

Autorea:

EAN: 8436007062451

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Euskal musika modu onekoak

PVP originala: 7.95 €

Erosi

Sinopsia

Kantu egile bezala, zinez kantu sakon, eder eta eternoak sortu zituen. Sentimentuz gainezka, herria, tradizioa, lurra, maitasuna, melankolia, gure herriaren memorian atxikirik eta betirako geldituko direnak (Agur Xiberoa, Goizean Argi Hastean, Oihanean, Lo Hadi Aingürüa…) erruz konposatu zituen. Frantsesez halaber kantu eder asko konposatu zituen. Esistentzia osoa hainbeste maite eta behar zuen Zuberoari eskaini zion, 1979ko urriak lehenean Zeruko Jaunak bere aingeruen koroa osatzera eraman zuen arte.
Konpilazione honek, jatorrizko errejistroak biltzen ditu, urtetan zehar, Ximun Haran eta hainbat zuberotarren esfortzuz eta gogoz zuzeneko ekitaldietan, pastoraletan etab., teknolojia oinarrizkoenak erabiliz errejistratu direnak. Grabaketen kalitatea, zenbait kasutan, beraz, ez da gaur egungo estudio on batean lor litekeena, baina dokumentuaren balioa, hain zuzen, bestelakoa duzu, bizia baita. Garai ezberdinetan jasotako dokumentua da eta kantu askotan Etxahun bera ageri zaigu kantari, ahots fin, samur eta delikatua, baina indar eta oparotasunez betea.

2000. urtean Mauleko Sü Azia elkartea eta Elkarlanean disketxearen artean burututako produkzioa.
Artxiboak: Sü Azia elkartea, Xiberoko Botza irratia.
Artxiboen ikerketa, hautaketa eta informazio biltzea: Maddi Oihenart, Jean Bordaxar, Battitta Guiresse.
Masterraren egokitzea, editaia eta masterizazioa: Elkarlanean estudioa. Teknikaria: Jean Phocas.
Argazkiak: Pierre Udoy
Marrazkiak: Uztaro, Pierra Héghiaphal.
Diseinua eta maketazioa: Juanma Aramendi

—————————–

1.- Domecq mariñelaren hiltzea
2.- Oihanean
3.- Gora eüskaldünen biltzarra
4.- Lo ama maitea
5.- Ama
6.- Goizean argi hastean
7.- Bedatsearen heltzean
8.- Zelü urdin (Zantxo Azkarraren heriotzea)
9.- Lo hadi aingürüa
10.- Matalazen hiltzea
11.- Lo güztiz eder
12.- Espus espusari topa
13.- Ama euskadi
14.- Lo hadi aingürüa
15.- Herio latza (De Trevillen azken hitzak)
16.- Laida pilotaria
17.- Oi zoinen dolorun den
18.- Domecq Mariñelaren hiltzea
19.- Bi ama baditit
20.- Libro etxean (Abrekeria)
21.- Agur Xiberoa
22.- Berset bat