ETXAMENDI ETA LARRALDE * ANTOLOGIA

Autorea: Etxamendi, Larralde

EAN: 8437000412823

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Etxamendi eta Larralderen izenak euskal kantu tradizionalaren lerro etenik gabearen barruan ezarri beharko genituzke, zalantzarik gabe. Tradizio horretatik elikatu dira sehaskatik bertatik, haren magalean hazi dira eta iturri horretatik edaten segitu dute beti.
Beren kantuetako gai nagusien artean dira maitasuna (emakumearen maitasuna, lurraren maitasuna, aberriaren maitasuna), artzain-bizitza, bizitzako gozo-mikatzak… denak ere modu gartsu bezain hunkigarrian erabiliak.
CD bikoitz honek 36 kantu ditu. Grabazioa a capella egin da oso-osorik, kantarien adieraz-modu jator eta berezkoenari bidea emanez. Kantu horietatik 22 bere horretan utzi dira.
Karlos Giménezek moldaketak egin dizkie 14 abestiri, entzunaldia errazteko helburu soilez, baina gogoan izanik beti a capella-ren jatortasuna eta berezitasuna errespetatzeko asmoa.
Ondorio gisa esan genezake, argitaratzailearen ustez aberaste kultural dudagabea dakarkiola CD bikoitz honek gure ondare musikalari, eta aldi berean omenaldia egin nahi izan diogula gaur egungo sortzaile emankor eta originalenetarikoa denari.

Donostiako Elkarlanean estudioetan grabatu eta nahastua, 1998ko udazkenean.
Soinu-teknikaria: Haritz Harreguy.
Musika-moldaketak: Karlos Giménez.
Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Anjel Valdés, Peio Ospital.
Argazkiak: Ikor Kotx.
Diseinua: Ikor Kotx eta Jokin Larrea.

———————
CD 1
1.- Agur jende maiteak
2.- Bidez bide
3.- Aitaren lurra
4.- Maiatz lilia
5.- Zutik
6.- Allenderena
7.- Nexka lerden begi eder
8.- Haurtxoa
9.- Otxagabian
10.- Aitatxiri
11.- Karabantxeldarrak
12.- Ilda-xoria
13.- Tiki-taka
14.- Gudarien eguna
15.- Orbaizetako menditan
16.- Garaztarra naizela
17.- Hezurren balada
18.- Yup lala

CD 2
1.- Euskal herri poeta
2.- Idoia
3.- Ibilki gira
4.- Bortu gaineko aitatxi
5.- Atalaia
6.- kartzelatik
7.- Andereñoak
8.- Nun dira ene lagunak
9.- Ama noiz
10.- Euskal Herri maitea
11.- Joseba Elosegi
12.- Luhosoko kantua
13.- Argi zirritan zenian
14.- Zure kontzertu batez (1980)
15.- Ariana
16.- Ez dinat ez gero
17.- Ama zer duzu nigarrez
18.- Kattalin