EUTSI GOIARI

Autorea: Kupela

EAN: 8436007084927

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2014

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Eutsi goiari, Kupela: KUPELA taldeak, 2006. urtean bere ibilibidea jorratzen hasi zenetik, herrikoitasunaren eremuan atinatzen asmatu du, gure auzoetako festa beroak suspertuz eta erromeriaren unibertsoa elikatuz. Angel Larrañaga eta Xabier “Zabale” Alberdi, eskuz esku, bertsoa eta soinua berezko senarekin utzartuz joan dira aurrera, euskal jendearen bihotzak pozez betetzen, soinu txikiaren historian arrasto garrantzitsu bat utziz.

 

Eutsi goiari izeneko bostgarren honetan, bere formula amaigabea erabiltzen du taldeak, beste behin, eurek bakarrik sortzen dakiten zapore autentikoa lortzeko. Aitor Furunda-ren eta Mikel F. Krutzagaren ekoizpenarekin eta laguntzarekin, sekulako lan alai eta, era berean, sentikorra biribildu dute.