FORGET THE MUSIC

Autorea: Materia

EAN: 8436007080684

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Materia taldea 1996an jaio zen Urnietan hiru gazteren eskutik. 2004an Villa de Bilbao lehiaketan metal arloko Euskal Herriko talderik hoberena izendatzen dute. Ordurako ia prest zeukaten “forget the music” diskoa.

Materia taldeak urteetan landu izan du estilo berezi bat. Rock indartsua, nortasun zaharrekoa, azkarra eta zorrotza. Hard-corearen dinamika eta tensioa dute gustuko metalaren alderik bizi eta abailtsuenarekin batera, baina tarteka melodia tantak eroriko zaizkio Materia taldeari ahotsean eta gitarran. Leize ilun eta korapilotsu horretan, Materia taldeak argi printz multzoarekin erakutsi nahi digun bidea ongi markaturik dago. “forget the music” Urnietako Lekaio kultur etxeko entsaio gelan grabatu du Materiak bera