FUNANBULISTA

Autorea: Desoreka

EAN: 8436007082718

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2008

PVP originala: 12.95 €

Erosi

Sinopsia

Musika-estilo bat baino gehiago, bizitzaren aurrean hartzen den jarrera tinkoa da rock musika. Doinuaren indarra, erritmoen sendotasuna, musika-tresna elektrifikatuak eta bolumena erabiltzen ditu rockak, bere baitako mezu antikonformistak, solidarioak eta askeak modu eraginkorrean hedatzeko. Gizartearekin batera aldatzen doa rocka; mundu aldakor honetako pertsonen eta gizarteen kezkak, aldarrikapenak eta itxaropenak doinuaren bidez jasotzen ditu, irauli eta moldatu ondoren, berriro ere gizarteari eta pertsonei kantu bihurturik itzultzeko.

Desoreka rock taldea 2000. urtean sortu zen Lezon.

2002an, bost abestiko lehen maketa grabatu ostean, beste pauso bat emateko garaia zela ohartuta, abesti berriak sortzen hasi ziren. 2004ko azaroan lehen diskoa grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, metala eta rock gogorra 1970eko hamarkadako erritmo funkyekin uztartuz. Diskoa 2005eko azaroan kaleratu zen.

2007. urtea abesti berriak prestatzen pasa ondoren, 2