GAU HOTZENEAN ERE

Autorea: Olatz Zugasti

EAN: 8436007083852

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2010

PVP originala: 15.95 €

Erosi

Sinopsia

Gau hotzenean ere lan berri eta berezi honekin hausten du Hernaniko kantari-musikariak zortzi urteko isilunea. Denbora luzea itxaroteak merezi izan du, dena dela. Lan honen bidez Olatz Zugastik bere barne-mundu emankorra eta fantastikoa ez ezik, folklore esentzialaren bestelako ikuspegia ekartzen baitu.
Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin eta Mikel F. Krutzaga grabazio eta soinu arduradun dela, disko honek fintasun izugarriarekin margotzen ditu Olatzen paisaiak, bere sustraiak, bere antsiak. Maisutasun handia erakusten du harpari sentikortasunez beteriko melodiak ateratzen, norberaren barruan bizi diren doinu eta tinbre iraunkor eta aske horiek azalera ekartzen.