GAUA. AUSENTZIAREN ITZALA

Autorea: Antton Valverde

EAN: 8436007086433

Bilduma: Cd euskal musika

Edizio data: 2020

PVP originala: 13.50 €

Erosi

Sinopsia

Izenburu iradokigarri horrekin, kantu berrien bilduma aurkezten digu Antton Valverdek. Pandemiaren patxadan prestatutako lan honen ginga Harkaitz Canoren poesiak inspiratu dion “Sei silabako gauak” abestia da. Izan ere, abesti hori hiru hizkuntzatan grabatu du, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Musika moldaketetarako, zenbait kantetan Karlos Gimenezen laguntza izan du. Grabatu, berriz, Victor Sanchezek egin du, Elkar estudioetan. Francisco Herreroren (biolina eta biola) eta Ivan Carmonaren (cello) laguntza ere izan du Valverdek. Disko intimista da, apainduratan urria eta fin-fina, presarik gabe gozatzeko modukoa.