GAUA IRISTEN DEN MOMENTUAN

Autorea: Ambulance

EAN: 8436007075093

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Euskal Herriko pop berriaren ildoak irekiko ditu. Konplexurik gabe
egindako diskoa da. Ingalaterrako poparen usainaren ondora dator, 70
eta 80ko hamarkadetan egiten zen antzera, non baxuaren indarrak
mantentzen zuen poparen hauskortasuna sendo eta trinko. Melodia
kutsakorrez betetako diskoa da, baina ez horregatik goxoegia. Bateria
akustikoa eta erritmo kutxa gehi programazioak kantu batzuetan uztartu
egiten dira 80ko talde pop elektroniko batzuekin gertatu zen legez;
honi, teklatuen indarra eta joera erantsi behar zaio. Rockaren
zertzeladak gitarra batzuetan nabarmenak dira. Dena den, balada bik
sosegu puntu ederra eta lasaia ematen diote Ambulanceren pop berriari.