GAUAREN HELDUAN

Autorea: Imuntzo Eta Beloki

EAN: 8436007082121

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2007

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Mundu honetako gauza garrantzitsuak beti dira iraunkorrak, erakarpena sortu eta erraz trasmititzen bait dira: maitasuna, alaitasuna, umorea, oroimena, musika,…, txikitasunaren ederra, sentimendu zintzoen handitasuna…, herri bizitzaren taupada. Erromeria, zalantzarik gabe, gure izaeraren adierazpenik klasiko, ludiko eta borobilenetakoa dugu. Gure fantasiari bide zabala eskeintzeaz gain, jendearen arteko komunikaziorako zein harremanetarako zubia eraikitzen du, gure bihotza samurtzen duen horrengana hurbil gaitezen. “GAUAREN HELDUAN” (Triki/Elkar-2007), Imuntzo eta Belokiren seigarren disko hau, aurrekoaren eredu bikaina da. Kantu alaiak, freskoak, dantzagarriak eta baikorrak, tradizioari loturiko doinuak, kopla eta kantu herrikoien errekuperazioa, gure paisaje zein naturari buruzko irudikapen zoragarriak, hala nola gure oroimenean eskegitzen diren iparraldeko melodia gozo bezain nostalgikoak, ofizio zein sena handiz nahasten ditu berean, tradizioa eta modernitatearn arteko oreka egonkorra lortuz eta sentsazio bizigarrien aldeko apostu argia eginez. Hamairu kantutan, “GAUAREN HELDUAN” honek harrapatu egiten gaitu festa koloretsuaren sarean eta eskutik hartuta ametsetako dantza helduaren gune zirraragarri horretarantz garamatza, gure gogoan betiko iraunerazteko.