GELDIALDI BAKOITZEAN

Autorea: Beñat Igerabide

EAN: 8436007085603

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2017

PVP originala: 8.30 €

Erosi

Sinopsia

Geldialdi bakoitzean, Beñat Igerabide: “Orbainak” izeneko estreinako disko ederra plazaratu eta hiru urtera, BEÑAT IGERABIDE kantariak GELDIALDI BAKOITZEAN deritzan bigarrena aurkezten digu.

Aurrekoa bezala, Adunako Sonola estudioan grabatu du, eta Beñat bera izan da kantu guztien konpositorea, interpretea eta teknikaria. Horrela, abesti sorta erakargarri bat ez ezik, lanaren ikuspegi integrala ere eskaintzen digu, prozesu osoan Beñaten inspirazioa, talentua eta zehaztasuna agerian geratzen direla.