GURE LURRETIK

Autorea: Erramun Martikorena

EAN: 8436007084200

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

Edizio data: 2011

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Euskal Herriko ahotsik lirain eta zerutiarrenaren jabe da Erramun Martikorena.
Baigorriko Otsobi baserriko bizimoduarekin batera, zaletasun eta talentu ikaragarriak izan ditu beti kantagintzarako. Ipar Euskal Herriko herri-kantaren interpretazioan ez dauka parekorik. 2001. urtean aurkeztu Kantuz sortu naiz eta diskoaren ondoren, Gure lurretik honekin ematen dio jarraipena bere diskogintzari.
Modu batean ala bestean, diskoz disko, bere historia, bere ingurua, bere sentimenduak kontatzen ahalegindu izan da beti Erramun eta, oraingo honetan ere, maitasuna, herri-mina, Ameriketako euskal exodoa (bere ama Anna, Kaliforniako Stockton herrian jaio zen)… aletzen ditu, bere familiaren historia ardatz hartuta.
Horretarako, bere inguruko hainbat kantariren laguntza izan du (Kantiruki taldea, bere arreba Angeles, Baigorriko mahastizainak, Isabelle Jaury, Jean Mixel Bedaxagar…), baita beste batzuena ere: Mixel Ducau, Xabi San Sebastian, Pello Ramirez eta Mikel Markez.