HERRIKO PESTAK / FETES DU VILLAGE

Autorea: Eguren & Ziolar Laja

EAN: 8436007081162

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

50. hamarkadatik aurrera, jazbanaren presentziak festaren giroa berotu zuen, formazio zeharo akustikoa izanda ere, akordeoia, bateria eta saxofoiaren uztarketak melodia zein erritmotan ugaritzea bideratzen bait zuten eta honen ondorioz errepertorioa ere aberatsago suertatzen zen. Gure inguru hurbilenean, Pedro Sodupe Gelatxo eta Kaxiano Ibarguren-en jazbanak izan dira ezagunenak.
Iñaki Garmendia Laja eskusoinuan, Enrique Eguren saxofoian eta Jose Makazaga Ziolar baterian (azken biak Gelatxo-ren taldean urte mordoa igaro dutelarik), tradizio musikal honen oinordeko zuzenak ditugu. Hirurak plazan jorratutako musikari gogotsuak izanik, lehen eskutik ezagutu dute honako errepertorioa eta urtetan zehar ibili dira elkarrekin gure herrietako plazak alaitzen. Azken jazzbana (Elkar-2005) heuren lehen disko honetan, belusazko 21 pieza dantzagarriz osatutako lore sorta eguzkitsua dakarkigute: fandango, arin-arin, pasodoble, rumba, vals, ranchera, fox, vals, boleroak,…, genero eternoa