IDEIA ZABALDU

Autorea: Negu Gorriak

EAN: 8436000880137

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Cd modu onekoak

PVP originala: 8.95 €

Erosi

Sinopsia

Ideia zabaldu, Negu Gorriak: Negu Gorriak taldekoek itxaropenerako arrazoia aurkitu zuten: “Ideia zabaldu”. Titulu horren pean disko positiboa eratu zuten, disko baikor bat baino. Esaterako Spearheaden “Home” kantuak aurreko iluntasuna, atzean utzi zuen, ahantzi gabe. Zapatisten azken iraultza erromantikoak (“lehenago jendea”), Irlandako bake prozesuaren hasierak, Ferminen lehen semea jaiotzeak eta Ertameriketan egin izan zituzten egonaldiek lana testuinguruan jartzen laguntzen dute. Ukabila zabaldu eta eskua erakutsi, edozein pertsonari ez eman arren. Gauza bat da positibo izatea, eta beste bat, guztiz ezberdina, inozente izatea. “Ideia zabaldu” diskoa Mano Negraren “Casa Babylon”en urruneko senidea da. Lanak doinu zaparrada jaso zuen, horietako asko latinoak, beti era errazean bat ez etorri arren. Izan ere, lanak zehaztasuna galdu zuen, estilo gehiegi gurutzatzen eta sarritan oso riff topikoaz baliatzen temati jardun izanaren ondorioz. Era berean, azaleratu egin zuen Ferminek bere ahotsa kadentzia-erritmora egokitzeko zuen zailtasuna. Ferminek berak aitortutako zailtasuna, eta saihestu zuena “Nire baitan daude biak” kantuan Sorkuni (Kashbadekoa) mikroa ematean, eta “Aizu” kantuan Irantzu Silvari eta Javi Pezi (De La Soul hutsa) ematean ere. Kantu ederra da azken hori, ihesdun gaixoak ulertzeko eta haien bazterketaren aurka borrokatzeko. Elkartasun internazionalistaren sentimendu positiboak batu egin ziren (“Salam, agur”), elkar ulertzeko eta errespetuzko mezuekin, sexismoa eta ume-esplotazioa salatzeko, adierazpen askatasunaren alde aitorpen ausartarekin: “Nire baitan daude, biak, tiranoa eta askatzailea / Borroka nire baitan hasten da. / Aska ditzagun geure buruak”.